XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jaten degu, erantzun zion Evak; erdian dagoan orrena bakarrik debekatua degu; ikutu ere ezin egin degu, ilko gera-ta.

Ala agindu digu Jaungoikoak.

- Ez alakorikan sinistu, esan zion sugeak; etzerate ilko.

Badaki Jaungoikoak ori jaten badezute ezaguera obea izango dezutela, ta on-gaitza berezitzeko argitasuna izango dezutela, Bera bezelakoak izanik.

Eva gajoak sinistu zion, zuaitz artakoa jan zuan, senarrari eman ere bai, eta onek ere jan zuan.

¡Gizajoak! Begiak idiki zitzaizkien, bai; bañan ez berak uste bezela, ta sugeak esan bezela, on eta gaitza jakiteko, egindako erokeria ezagutzeko baizik.

Ikusirikan Jaungoikoak Adan-Evaren eskergabekeria ta sugearen (deabruaren) maltzurkeria, zigorrada aundi bana eman zien, iruai bereziki.

Sugeari lenbizi esan zion: Ori egin dezulako, beti madarikatua izango zera, arrastaka ibilliko zera, zu ta emakumea asarrebidean ipiñiko zaituet, eta azkenean onek burua zapalduko dizu.

Gero Evari esan zion neke, oñaze ta eramankizun asko ta aundiak izango zituala, ta gizonaren mendean biziko zala.

Azkenean Adani esan zion: Lurra madarikatua izango zaizu lanegin arren: jana nekez aterako diozu zure bizi osoan: arantza ta larrak emango dizkitzu, ta lurrako belarra jango dezu: jan bear dezun ogia zure izerdiz irabaziko dezu.